Karl Schenk
Johan Karl Emmanuel Schenk (Berna, 1823ko abenduaren 1a - ibidem, 1895eko uztailaren 18a) suitzar artzain protestante eta politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1865ean, 1871n, 1874an, 1878an, 1885ean eta 1893an.
Umezurtz hamaika urte zituenetik, Alemanian bizi izan zen. 1839tik 1842ra Bernako eskolara joan zen eta gero teologia ikasi zuen. 1845ean bikario eta artzain protestante izendatu zuten Schüpfenen. 1848an ezkondu zen eta bederatzi seme-alaba izan zituen; horietako bi haurtzaroan hil ziren.
Alderdi Erradikal Demokratikoko kide izan zen, eta 1863an Suitzako Kontseilu Federaleko kide hautatu zuten. Bertan egon zen hil zen arte. Han Barne Arazoez arduratu zen nagusiki. Sei aldiz izan zen Suitzako Konfederazioko presidentea, 1865, 1871, 1874, 1878, 1885 eta 1893. urteetan. Suitzako Gurutze Gorriko presidentea ere izan zen 1873tik 1882ra.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Suitzako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |